Klima aldaketa

1      Klima aldaketa

2      Klima aldaketaren inpaktuaren eragin nabariak

3      Aldaketa klimatikorako moldaketa

4      Zergatik da garrantzitsua?

5      Zergatik moldatu behar dira udalerri txiki eta ertainak aldaketa klimatikora?

6     Nola moldatu  daitezke udalerriak aldaketa klimatikora?

 

 

 

 

 

Klima-aldaketa

NBEk honela definitzen du aldaketa klimatikoa:

“giza-jarduerari zuzenki edo zeharki esleitu ahal zaion kliman ematen den aldaketa bat, munduko atmosferaren konposizioa aldatzen duena eta aldi konparagarritan zehar eman den klimaren aldakortasun naturalari gehitzen zaiona.”

Klima giza-arrazoiengatik edota arrazoi naturalengatik alda daiteke.

Lurraren tenperaturan “berotegi-efektua” moduan ezagutzen denak eragina du. Hau, egunean zehar eguzkitik jasotzen dugun beroa atmosferaren barne mantentzen laguntzen duen fenomeno bat da, eta izaki bizidunek biziraun dezaten funtsezkoa da. Berotegi efektua ez balitz existituko, Lurra 30ºC inguru hotzago egongo litzateke. “Berotegi-efektua”-ri esker, Lurrak ezagutzen dugun klima dauka.

Gure planetaren tenperatura aldatuz joan da denboran zehar. Hala ere, atmosferako batezbesteko tenperaturak azken 30 urteetan izan duen bilakaerak ez du aurrekaririk. Igoera honek harreman zuzena du berotegi-efektuaren giza-jatorriko gasen (antropikoak) sortzearekin. Hauek era berean erregai fosilen (petrolioa eta deribatuak)  erabilerarekin lotuta daude, bai eta jarduera-mota batzuekin ere, hala nola, garraioa, eraikuntza, industria, elektrizitatearen ekoizpena, nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak, hondakinen tratamendua, hozte- eta aire egokitu sistemak.

Atmosferan dagoen berotegi-efektuaren gasen kontzentrazio altua dela eta, tenperatura ia 1ºC igo da azken 15 urteetan, eta zientzialariek ohartarazi dutenez, 2ºC tik gora gizateriarentzako ondorioak larriak izango lirateke.

Gizartean, gero eta kontzientzia gehiago dago arazoaren inguruan, eta beraz, gero eta lan gehiago egiten da bai eremu publikoan bai eta pribatuan; gure jarduerak arduratsuagoak izan daitezen, berotegi-efektuaren gas-emisio gutxiago sor ditzan eta era berean kliman inpaktu gutxiago izan dezan.

 

 

 

 

Klima aldaketaren inpaktuaren eragin nabariak

Klima Aldaketari buruzko Panel Intergubernamentalak (IPCC), non munduko toki guztietako ehundaka zientzialarik parte hartzen duten, sistema klimatikoan ematen ari den beroketa agerikoa dela baieztatzen du, eta 1950eko hamarkadatik hona, emandako aldaketetako askok ez dute aurrekaririk izan azken hamarkada edota milurteetan. Atmosfera eta ozeanoa berotu egin dira, elur- eta izotz- bolumenak murriztu egin dira, itsasoaren maila igo egin da eta Berotegi Efektuaren Gasen kontzentrazioak gora egin du.” (IPCC-ren bosgarren Ebaluazio Txostena, 2014). Zehazki, Europan, 2ºC eta 5ºC arteko batezbesteko igoera espero da tenperaturan hemendik mende bukaerara arte, egungo egoerarekin alderatuz.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidedikoaren Aldeketa Klimatikorako Estrategiak, mugako fenomenoek, bero boladek edota gau tropikalek kasu, hainbat arlotan sorrraraziko lituzkeen  gaitzak nabarmentzen ditu. Hala nola, uraren erabilgarritasunean, ekosistemetan eta hornitzen dituzten zerbitzuetan, bai eta eraikinen eta hiri-espazioen kudeaketan ere. Mende bukaerarako, tenperaturek 1ºC eta 3ºC artean gora egitea espero da; gehieneko tenperaturek 4ºC eta 5ºC artean, eta gutxienekoek 3ºC eta 4ºC artean. Urez gainezka egin lezakeen gune gehiago egotea ere espero da, baita euriek %15 eta %20 bitartean behera egitea ere. Honek neguan eta udaberrian uraren horniketan mehatxu bat ekarriko luke, %6 eta %13 bitarteko beherakada bat sorraraziz.

Klimaren aldakortasun honek, beraz, giza- eta ekonomia- jardueretan talkak eragingo lituzke, hala nola:

  • Uraren eskari handiagoaren ondorioz, bere erabilgarirtasuna murriztu egingo litzateke.

  • Osasunaren arloan, Europan, azken urteotan izandako bero boladak giza heriotzen eragile nagusia izan da (Ingurugiroaren Agentzia Europarra). Adibidez, 2003ko udarako bero boladak 70.000 heriotz eragin zituela estimatzen da. Gehien kaltetutako hiriak bero boladak egoera arrotzak diren lekuetan zein urtaroko tenperatura arruntak askoz gainditutako lekuetan izan ziren. Mugako tenperaturen gorakadak aire kalitateari ere kalte egingo lioke, arnasketa gaixotasunak bai eta kardiobaskularrak ere areagotuz. Horregatik guztiagatik, aldaketa klimatikoak behar eta arreta medikoetan inbertsioa areagotzeko beharra sortuko luke.

  • Herritarren ongizatea estres egoerengatik eta bero kolpeengatik eragingo da espazio publikoetako freskotasun eta gerizpe zonak eskasak diren hiri inguruneetan, non begetazioa faltan dagoen eta non etxebizitza eraikinak, ofizinak eta produkzio zentruak ez dauden termikoki egokituak isolamendu faltaren edo bentilazio gurutzatuaren ezaren ondorioz, besteak beste.

  • Azpiegituren kalteak uholdeen eta zerbitzu publikoen etenaren ondorioz.

  • Biodibertsitatearen sakabanatze eta presentzia eragingo da, espezieak euren beharretara hobe moldatutako lurraldeetara (bai tenperatura aldetik, habitat erabilgarritasun aldetik zein ur eremu aldetik) migratuz.  

 

 

 

 

Aldaketa klimatikorako moldaketa

Aurretik deskribatutako guztiagatik, IPCC-ak aldaketa klimatikoarekiko moldaketarako akzioak burutzea gero eta premia eta behar gehiagokoa dela. Akzio hauen helburua gaur egun ikusten ditugun fenomeno klimatikoak eta etorkizunean areagotu daitezkeenak aurreikustea eta erantzutea da. Gizarte osoaren ekarpenak behar dira: partikularrena, sektore ekonomikoena eta autoritate publikoena.

Moldaketa akzioak neurri tipologia anitzen bitartez aurrera eramaten dira, hainbat helbururekin, adibidez:

  • Azpiegiturak babesteko neurriak, zuzenean herritarrei, jarduera ekonomikoei eta zerbitzu publikoei eragingo liekeen kalteak murrizteko, bai euri bizi zein mugako beroagatik.

  • Natura eta gizarteari ematen dizkion zerbitzuak (gerizpea, freskotasuna, oinarrizko beharrak, aisia, etab.) mantentzeko neurriak: gizarteak naturaren gainean sortzen duen presioa murrizteko neurriak, azpiegitura berdeak hirietan ezartzeko, korridore ekologikoak / habitatak / erreprodukziorako zona artifizialak.

  • Euri ura jasotzeko soluzio tradizionalak edo ur grixak berrerabiltzea lehortearen efektuak murrizteko.

  • Etengabeko monitorizaziorako soluzio teknologikoak eta herritarrak airea kontaminatzen duten fenomenoez, polen pasarteez, mugako beroez... ohartzea.

  • Publiko osoa sentsibilizatzeko, informatzeko eta irakasteko jarduerak.

  • Egoitza parkea termikoki birgaitzeko akzioak, herritarren konforta udaran zein neguan hobetzeko.

 

 

 

 

Zergatik da garrantzitsua?

Plangintza eta egokitzapenerako neurrien inplementazioa arrisku klimatikoak aurreikusteko gakoa izateaz ez ezik, hirientzat suposatzen duten elkar-onura anitzetarako ere:  

  • Bizi kalitatearen hobekuntza  eta herritarren konfortaren hobekuntza hiri espazio naturalen sorkuntza, freskura zonaldeen eta gerizpeen sorkuntza.

  • Naturaren babesa edo ekosistemen birgaitzearen sustapenak ekarritako onurak, habitat artifizialak sortuz eta espezieen erreprodukzioa errazten.

  • Aire kalitatearen hobekuntza, kontaminanteen kontzentrazioa murriztuz, hala nola, suspentsio partikulak edo elementu nitrogenatuak besteak beste.

  • Energia edo ura bezalako baliabideak aurreztea, uraren berreskuratzen neurrien bitartez edo kudeaketa zentzudunaren bitartez.

Aukera sozio ekonomikoak, egokitze soluzioak inplementatzean negozio esparru berriak sortzean dira eta lanerako kategoria berriak eratzen dira.

 

 

 

 

Zergatik moldatu behar dira udalerri txiki eta ertainak aldaketa klimatikora?

Europar hiriak berotze globalak eragindako aldaketa klimatikoekiko oso zaurgarriak dira. Gaur egun, Europar biztanleriaren %70 ingururi ostatu ematen diete eta 2050ean %80 ingururi ostatu emango dietela espero da, erronka sozial, ekonomiko eta ingurugirokoak sortuz.

Ingurumenaren Agentzia Europarraren arabera, “Aldaketa klimatikoa, talkak eta ahultasunak Europan 2012an” informean dioenez, gaurkotasuneko eta etorkizuneko Europar hiriak hainbat meatxuekiko babesik gabe aurkitzen direlako bereizten dira, esaterako tenperaturen igoererekiko, bero boladen maiztasun eta intentsitatearekiko, uholdeekiko, euri uren murriztapenarekiko eta lehorte egoera errepikagarriekiko.

Modu orokorrean, garrantzitsua da gaiari hirien bitartez heltzea garrantzitsua da. Herritarrak bizi diren lekuan egoteagatik udaletxea da lehen hizketakidea eta bere papera herritarren kezkak entzun eta haien beharrei erantzuna ematean laguntzea da. Bere konpetentziei esker, hiriak  arrisku klimatikoetara egokitzea bultzatzeko hainbeste erreminta ditu, esaterako:

 

  • Hirigintza eta eraikuntza.

  • Udalerrien azpiegitura kudeaketa.

  • Mugikortasun jasangarria.

  • Zerbitzu publikoen kudeaketa zentzuduna / Smart City.

  • Ongizate soziala / txirotasun energetikoa

  • Hezkuntza

  • Osasuna

  • Babes zibila.

 

Nahiz eta herritarren kontzentrazio handia irudikatu, udalerri handiak ez dira aldaketa klimatikora moldatzeko interesdun bakarrak. Izan ere, herritargoaren kopuru handi bat hainbat hiri txiki edota ertainetan banatzen da, beraz, azken hauek arrisku klimatikoekiko konpromezuak hartzea ere garrantzi handikoa da. Baliabide operatibo, tekniko eta ekonomiko murriztuagoak dauzkatela kontuan edukita, moldaketarako neurrien lehenespen metodologiak ez dituzte beti eskuragai.

 

 

 

Nola molda daitezke udalerriak aldaketa klimatikora?

Good Local Adapt proiektuak, bai udalerri txiki eta ertainen artean, aldaketa klimatikora moldaketa du helburutzat. Euskal Herriko hiru udalerri txiki-ertainetako hiri zonaldeetan zentratu egiten da, hiri diseinu eta kudeaketarekin erlazionatutako eta eskura dauden moldaketa aukerak ikertzeko asmoarekin. Aukerak bai ekimen publiko zein pribatukoak izan daitezke eta batez ere etxebizitzaren, hirigintzaren eta uraren sektoreko interesdunengan oinarrituko da, bai eta hautatutako zonaldeetako herritarretan ere, uraren, lehortearen eta mugako beroen kudeaketa egokiari erlazionatuta.