Kideak

Factor soluzio global, berritzaile eta jasangarriak ekartzen dituen talde aditua da. Gure historia eta experientzia etengabe berritzean oinarritzen da, jakintza akademikoa, teknologia eta jakintza praktikoa konbinatzen.

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da Zentro Teknologikoa, enpresei Zerbitzu Teknologiko eta Berritzaileak ikertzen eta eskaintzen dituena. 1985. urtean eratu zen eta geroztik, enpresa-sarearen teknologiari eta lehiakortasunaren garapenari laguntzen diogu; gure Ezagutza Eremuekin loturik dauden teknologien ikaskuntzari eta espezializazioari esker, gerora, gure Erakundearen kideei eta bezeroei transferi ahal diegu: Bioteknologia, Ingurumena eta Birziklapena; eta Plastiko eta Konpositeak.

Ekinn, ekoinnovating, arkitektura eta hirietara soluzio eko-berritzaileak ekartzeko nahiaren ondorioz jaio zen.
Lau negozio adar nagusitan zentratzen da: hiria, eraikinak, produktu ekoteknologiak eta energetikoki efizienteak diren sistema berritzaileak.
Hiriaren eta arkitekturaren esparruan Hirigintza Garapenak eta PLUS Eraikinak eskaintzen dira: hau da, lau funtsezko ataletan (energia, ura, hondakinak eta osasuna) balantze positiboak lortzeko helburua duten interbentzioak egitea. Testuinguru honetan interbentzioetan hurrengoa lortzea bilatzen da; energia ez kontsumitzea baina sortzea, ura ez kontsumitzea baina garbitzea, hondakinak ez sortzea baina berrerabiltzea eta osasunari kalte ez egitea baino hobetzea.
Horretarako jasangarritsun maila altua eta industrializazio edo aurrefabrikatze maila altua konbinatzen dira.

Amurrio herri eta udalerri bat da, Arabako ipar-mendebaldean kokatua, Euskal Herrian, Espainiako iparraldean. 10,000 biztanle baino gehiago ditu. Good Local Adapt proiektuari dagokionez, aldaketa klimatikoaren eraginei aurre egiteko soluzio aktiboak bilatzen dituen herrietako bat da.

Balmaseda herri eta udalerri bat da Bizkaiako probintzian kokatua, Euskal Herrian; probintzian rol importante bat jokatzen du Bilbotik, kapitaletik, gertu egoteagatik, bai eta Kantabria probintzia espaniarretik gertu egoteagatik ere. Ezinezkoa da herria bere inguru naturaletik banatzea, mendiz inguratua eta ibaia erdibidetik izanda, herria luzetara bitan banatuz. Good Local Adapt proiektuari dagokionez, aldaketa klimatikoaren eraginei aurre egiteko soluzio aktiboak bilatzen dituen herrietako bat da.

Legazpi Gipuzkoako probintzian dagoen herri bat da, Euskal Herrian, Espainiaren iparraldean kokatua. 9,000 biztanle inguru ditu eta Urola bailararen gainean kokatua dago, mendiz inguratua. Bere jarduera ekonomiko nagusia industria da, baina, industria betidanik lotua egon da ingurunearekin, bertatik behar zuen energia lortuz. Good Local Adapt proiektuari dagokionez, aldaketa klimatikoaren eraginei aurre egiteko soluzio aktiboak bilatzen dituen herrietako bat da.

Createlli partaidetza prozesuak gidatzen dituen empresa bat da. Helburua; etorkizun jasangarriago batera gerturatu ahal izatea, smart city-ak eraiki eta elkar-sorkuntza aurrera eramatea. Parte hartze prozesuak, biztaleria guztia gonbidatu behar dute, kofidantza eraikiz. Era gardean, eta magutasunez antolatuak emaitza egokiak lortu ahal izateko.