GLA Helburuak

 

  • Klima-aldaketara egokitzeko soluzioak diseinatzea, ber-boladei aurre egiteko eta uraren erabilera hobetzeko Amurrion, Balmasedan eta Legazpin. 
  • Udalerri txiki eta ertainei erraztasunak ematea herritarrek onartutako egokitze soluzioei eta onuragarriak izango direnei (ingurumenari, gizarteari eta ekonomiari dagokionez) lehentasuna emateko. 
  • Publiko eta pribatuaren lankidetzari esker, ekimen publiko eta ekimen pribatuaren arteko osagarria sustatzea da helburua, irtenbide teknologiko berritzaileak aurkitzeko asmoz, eta beroaren efektuak arintzeko laguntzen duten konponbide tradizionalak lortzeko baita ere ur baliabideen kudeaketa on bat. Horrez gain, hartutako irtenbide jasangarriak biztanleriaren onarpena izan dezatela bilatzen da, hiriko eremuetan egokitzea ona izan dadin landuko diren auzoetan: Amurrion, Balmasedan eta Legazpin. Halaber, neurri txikiko udalerrien eskura jarriko dira egokitzapen irtenbideen lehentasunerako metodologiak.
  • Herritarrak kontzientziatuko ditugu klima-aldaketak izan ditzakeen eraginei buruz; esaterako: Gaixotasunen maiztasunen gorakada. Azpiegiturei loturiko gorabehera ohikoenak. Biodibertsitatean eta turismoan dituen eragin negatiboak.
  • Udalarentzako eta herritarrentzako gomendioak eta soluzioak aurkeztuko ditugu, klima-aldaketak honako hauengan duen eragina muga dezaten: Ura, Landaredia, Isolamedua, Aireztapena.
  • Herritarrei kontsulta egingo diegu udalerrian ezartzea nahi duten soluzioei buruz.
  • Azpiegitura berdearekin eta eraikinen birgaikuntzarekin loturiko plan eta soluzioak egingo ditugu, herritarrak erosoago egon daitezen klima baldintzak aldatzen diren heinean.
  • Klima-aldaketara egokitzen lagunduko diguten neurriak ebaluatuko ditugu eta gure lankide izango diren Europako beste eskualde batzuekin partekatuko ditugu.
  • Proiektu hori LIFE+ izeneko diru-laguntzari esker gauzatuko da, ingurumenerako Europar Batzordearen finantziazio baliabidea, 2016ko deialdian klima-aldaketara egokitzeko lerroan onartu zena.

         LIFE programaren web orrialdea

         Proiektuan parte hartzen duten 3 euskal udalerrien kontaktua.