Parte hartzea Balmasedan

 

Balmaseda udalerrian, erakusgarri bezala harturiko Alde Zaharra auzoko espazio publikoaren eta eraikuntzen inguruan lan egin zen.

Bere parte-hartze prozesuaren barne, zein era presentzial eta digitalean egin zen, eragile ezberdinak barne hartzeko saiakera egin zen, orokorrean herritarretatik hasita elkarteetara arte; talde zehatzak (haurrak, gazteak, pertsona helduak, emakumeak, etabar), adituak, edota talde politikoak.

Aurrez aurreko prozesu parte hartzailea bi saioetan banatu zen: diagnosirako S01 saioa, detektatutako beharrizanak eta aukerak parte hartzaileekin batera egiaztatu eta lehenesteko, eta ondoren S02 proposamen-saioa, egindako ekarpenen inguruan lan egiteko, euren bideragarritasuna eta inplementaziorako beharrezko eragileak aztertuz.

S01 lehen saioa, 2018ko martxoaren 14an ospatu zen, Balmasedako Kultur Etxean; 30 parte-hartzaile gerturatu ziren, 15 emakume eta 15 gizon. S02 bigarren saioa, bestalde, apirilaren 18an izan zen espazio berean, 15 pertsonek parte hartu zutelarik: 6 emakumek eta 7 gizonek.

Parte hartze digitala, Createllik garatutako Citizen plataformaren bidez eraman zen aurrera. Publikoari irekia egon zen martxoaren 1etik maiatzaren 15era arte.

Parte hartu zuten pertsonek, bere profila osotu eta gero, Alde Zaharreko espazio publikoaren eta eraikuntzen 2 gai nagusiei lotutako galdera ezberdinei buruzko kontsultara sartzen ziren. Galdera hauek afirmazio-formatua zuten, hauekiko adostasun-maila adierazi behar zelarik.

Ondoriozta daiteke, aurreikusitako itxaropenak bete direla. Jendea oso gogotsu eta parte hartzailea izan da eta udaletxeek kontuan izateko besteko neurri zehatz oso interesgarriak definitu zian dira. Bestetik, herritarrek europar mailan gauzatu diren beste esperientzia batzuk ezagutu ditu, eta euren auzoetan erreplikatzeko aukera era positiboan baloratu dute.

Gainera, prozesu guztian zehar talde eragile mota ezberdinek (herritarrak, elkarteak eta udal-teknikariak) izan duten inplikazioa oso era positiboan nabarmendu behar da. Beraz, herritarrek proposaturiko egokitze-neurriak, hauek aplikatu behar dituzten eragileen beraien zuzeneko inplikazioa  dute.