LIFE GLA Zabaltze Ekitaldia

 

Apirilaren 24an eta 25ean LIFE-Good Local Adapt proiektuko kideek zabaltze ekitaldia ospatu zuten Granadako Diputazioan. Ingurumeneko teknikariek eta 7 udalerrietako alkateek parte hartu zuten jardunaldietan, LIFE proiekturako erabilitako tresnak eta helburuak aurkeztu zituzten. Bi egun hauetan, arreta berezia jarri zaio herritarrek parte hartzeko prozesu parte-hartzaileei, gehien eragiten dieten arrisku klimatikoak, eta proposatzen dituzten konponbide egokienak, aukerak hobetzeko tresnekin batera, udalerri bakoitza kontutan hartuta.

Granadako udalerriek, beste hainbat klima-arriskuez gain, ondorengoak jasaten dituzte: tenperatura handitzea eta prezipitazio aldaketak. Beraz, interesa azaldu dute bereziki uraren kudeaketa irtenbideetan eta azpiegitura berdeetan, lehorte eta uholdeen kalteen eraginak arintzeko. Jardunaldien amaieran, klima-aldaketaren egokitzapenarekin hasteko beharra azpimarratu dute parte-hartzaile guzteik. Egun, soluzio moldagarri ugari badira ere, argi eta garbi islatu da administrazio publiko eta herritarrek beraiek sentsibilizaziorako duten garrantzia, neurri horiek modu egokian inplementatzeko.